martes, 15 de octubre de 2013

LANBIDE: INTERNET ERABILTEN HASTEKO ETA LAN BILATZEKO IKASTAROAK

Berriz ere eskainiko dira IKTei eta lana bilatzeari buruzko ikastaroak. Lanbidek antolatu ditu, KZ-Gunearekin elkarlanean. Ikastaroak hiru probintzietan emango dira urrian, goizez zein arratsaldez.
Helburua: Teknologia berriak erabiliz lana bilatzen laguntzea eta erraztea.
Hartzaileak: Interneten bitartez lana bilatzeko oinarrizko tresna teknologikoen berri ez duten pertsonak.
Iraupena: 20 ordu (4 ordu eguneko)
Gaiak: 8 unitate ditu ikastaroak, eta guztietan ariketa praktikoak egingo dira, eta informazio interesgarria eskainiko da.
  • 1. unitatea: ORDENAGAILUA
  • 2. unitatea: INTERNET ERABILTZEN HASTEA
  • 3. unitatea: NOLA NABIGATU INTERNETEN
  • 4. unitatea: WEB
  • 5. unitatea: INFORMAZIOA BILATZEA
  • 6. unitatea: LANA BILATZEA INTERNETEN
  • 7. unitatea: CV-EI BURUZKO INFORMAZIOA BILATZEA ONLINE
  • 8. unitatea: POSTA ELEKTRONIKOA
Ikastaroen zerrenda (non eta noiz)                
Interesa dutenek Lanbideren bulegoetan eman behar dute izena